Badator 7. Dantz Jaialdia

Bizkaie! 2023-08-23 09:06   Musikea

Besteak beste, Jeff Mills, John Talabot eta DJ Python izango dira jaialdian.

Dantz Jaialdi elektronikoa uriko kultur eguitarauan puntu garrantzitsu bihurtu da, izan be, 2017an sortutako jaialdiak, haren 7. edizinoa ospatuko dau abuztuaren 26ra arte, jarduera kultural eta artistiko ugari eskainiz.

Aurten, nazionarteko zein bertoko talentuak izango dira, besteak beste, Jeff Mills, DJ Phyton, Interstellar Funk, John Talabot, A4, Rene Wise eta DR Rubinstein. Emonaldiak, barriz, Donostiako hainbat lekutan: Miramongo anfiteatroan, Tabakaleran, Ernest Lluch Kultur Etxean, Bukowskin, Drunkaten eta Loreak Mendianen. Horrezaz gan, Illunben eskainiko dira gaueko kontzertuak.

Dantz jaialdiaren gai nagusien bidez, Igarobidea eta Erbesteratzea izenekoen bidez, Dantz-ek musika elektronikoari keinu egiten jake. Musika elektronikoa topagune bihurtuz, haren dinamismoa eta zabaltazuna erakusteko asmoa dau, baita haren etengabetasunari be, norabide finko barik aldatzen baita.

Egitaraua

Eguena, abuztuak 24:

- 11:00: Inprobisazioa musika elektronikoan. Izar5 + Akats Etikoa + Vema Diodes. Drunkaten.

- 17:00: Biniloen azoka Dantz Vinyl Market. Tabakaleran.

- 19:00: Dantz Films. The Dream is Just in my Mind,  M. Ariza eta Sisters With Transistors,  L. Rovner. Tabakaleran.

- 21:00: Thing perfomancea. Another Machines + Error Etica + Izar5 + Pina + Vema Diodes (DJs). Kutxa Kultur Kublean.

Barikua, abuztuak 25:

- 17:00: Sally Rous + Zuri + Ines + Yngryd. Tabakaleran.
- 23:00: Bihotza + Bassywax + Lena Willinkens + DVS1 + BLAWAN. Illunben.

Zapatua: abuztuak 26:

- 17:00: Ope Loeb + Baiuca + DJ Payton + Interstellar Funk + John Talabot. Miramonen.
- 00:30: A4 + Rene Wise + Dr Rubinstein + Jeff Mills. Illunben.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu