Zidarrezko dominea Ager Solabarrietarentzat

Bizkaie! 2023-08-22 10:02   Kirola

Ondarroakoak argi itxi dau Europako onenen artean dagoala.

Osijekeko Munduko Kopan abisau eban eta Kontinente mailako txapelketan, Ager Solabarrietak helburua bete dau barriro be.

Azken urteetan podiumera igon dau lehiaketa handietan eta ondarroakoak argi itxi dau Europako onenen artean dagoala bere kategorian, izan be, Basque Teameko eta Kirol Egokituaren Euskal Federazinoko bikaintasun proiektuko kideak, dominea irabazi dau hamar metroko aire karabinako proban, ikusmen urritasuna daben personentzako zutikako modalidadean.

Solabarrieta, haren emazte Maite Badiolaren laguntzeari esker, munduko errekorra gainditu ondoren lehen postuan sailkatu da 578.1 puntugaz, seigarren kanporaketan bosgarren izan dan arren. Errekorra lortu dau, bai, baina ez da izan nahikoa Moskal poloniarraren markea gainditzeko.

Halan da be, urduritasuna alde batera itxita, aurkariak gainditzen joan da. Finalean, Barbara Moskal poloniarrak baino ez dau gainditu, 220.6 puntugaz. Hirugarren postuan, barriz, David Dulin frantziarra geratu da (205.6).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu