Ager Solabarrietak urrea ta zidarra irabazi ditu Osijekeko Munduko kopan
2023-07-13 12:48 KirolaRotterdameko Europako Txapelketarako test modura balio dau.
Ager Solabarrietak, Basque Team eta Kirol Egokituaren Euskal Federazinoa buru dauen bikaintasun proiektuko kideak, nazinoartean irabazten jarraitzen dau. Azkena Kroazian, abuztuan Rotterdameko Europako Txapelketarako test modura balio dauen lehiaketan, domina bi irabazi baititu.
Ondarroako tiratzailea ez zan erabat pozik geratu ikusmen-urritasuneko kirolarien kategorian, zutikako aire-karabinearen probran hain zuzen, izan be, sailkapen txandan jaun eta jaube izan zan, bigarrenari 50 puntu baino gehiago atarata. Finalean, ostera, urduritasuna medio, Martin Adame txekiarrak irabazi eban. Beraz, zidarragaz konformau behar izan zan.
Halan da be, etxundutako kategorian, 10 metroko aire karabina proban, urrea irabazi eban, Munduko eta Europako egungo txapelduna dala erakutsiz beste behin. Solabarrieta, haren emazte Maite Badiolan laguntzaz, sailkapen faseko liderra izan zan eta finalean erregulatasunari eutsiz, maila bikaina lortu eban urrea bereganatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!