7. 'Glad is the Day' abuztuaren 27an
2023-08-21 08:51 Musikea16 banda eta artistak hartuko dabe parte.
Donostia Kulturak 7. Glad is the Day jaialdia atondu dau abuztuaren 27an. Hileko azken domekan Cristina Enea parkea musikaz beteko da barriro be. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinauta, Keler garagardaoaren babesa eta Kutxa Kultur Fundazinoaren eta Tabakaleraren laguntzea dau.
Abuztuaren 27an eta doban, besteak beste, 16 banda eta artistak hartuko dabe parte musika maratoi horretan. Kontzertuak, DJak, piknik-ak, azoka eta umeentzako jarduerak izango dira, 11:30ean hasi eta 20:30ean amaituko dan musika jardunaldian.
Barrikuntza nagusia da abuztuaren 26rako atondutako hitzordua, izan be, Muare bikotea eta Ines Dj ibiliko dira Tabakalera ondoko Nestor Basterretxea plazan.
Glad is the Day jaialdiak agertoki bi izango ditu: Stage Nagusia eta Hondamen Sonikoa. Lehenengoan, sei kontzertu izango dira eta bigarrenean, barriz, zortzi. Azokeari jagokonez, Dabadaba-k kudeatuko dau eta guztira, 50 saltoki izango dira.
Egitaraua
Stage Nagusia:
- La Ola Maldita.
- Kulto Kultibo.
- Josu Bukowski & Otalora DJak.
- Nakar.
- Las Ligas Menores.
- Señor No.
- Tito Ramírez.
Hondamen Sonikoa:
- Suso.
- Euskoprincess.
- Alai.
- Yxeb 3000.
- Kievra.
- Mutiko, Denso & Tatta.
- Gazzi.
- Yugen Kala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!