'Txosnak babes eta salaketa lekuak dira'
2023-08-18 13:33 Pil-pileanAste Nagusia, eguna eta gaua guztion gozamenerako dira, adierazo dau Bilbaok Konparsak kolektiboak.
Konparsen erasoen aurkako lantaldeko kide Nerea Matutek eta Ibai Garciak azaldu dabenez, aurreko Aste Nagusia amaitu zanetik, Bilboko Konparsak federazinoa lanean ibili da herriko jaietan edozein eraso jasan leikien personentzako arreta eta jagoletzea hobetzeko. Hori dala eta, protokoloak eguneratu ditue (sexista, lgtbfobikoa eta arrazistea) konparsakideen eta gizarte-talde ugarien laguntzeagaz eta tailerren eta prestakuntza berezien bidez.
Gainera, Bilboko Konparsak federazinoak pegatina bat diseinau dau, lema barri honegaz: Ondo etorriak dira persona guztiak baina ez jarrera guztiak. Pegatina honi Erasorik gabeko Aste Nagusia lemeari eta gainerako modeloei gehituko jako. Banderatxoak be aldatu ditue, indarkeria-mueta gehiago ikusgarri eginez eta, gainera, erasoei buruzko kartela eguneratu da.
Lan horren helburua da Bilboko Konparsak kolektiboaren arabera, jai-esparru segurua bermatzea, erasotzaileak ez dira ondo etorriak, erasoak, konplizeak, jarrera gogor, matxista edo oldarkorrik ez dira erantzun barik geratuko. Konparsek errespetua eskatzen deutse danei.
Aste Nagusia, eguna eta gaua guztion gozamenerako dira, adierazo dabe konparsek
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!