Badator metal eta pop-rock doinuen 36. edizinoa

Bizkaie! 2023-08-18 09:50   Musikea

Bihartik, hilak 19, abuztuaren 26ra arte, 16 kontzertu eskainiko ditue.

Pop-rock musikearen arloko musikariei lekua egingo deutse Bilboko Udalak 19tik 26ra Bilbao Metal Pop-Rock Erakustaldia-ren 36. edizinoan  

Bilborock aretoan hamasei kontzertu entzun ahal izango dira, egunero ikuskizun bi (20:00 eta 21:00). Egitarauko hamasei taldeak bizkaitarrak dira, bertoko taldeei bultzadea emotea be badalako Udalaren asmoa. Hauxe da egutegia:

- Abuztuaren 19an, Pablo Rios (20:00) eta M&A Swing Machine (21:00).

- Abuztuaren 20an, Laztana Laztana (20:00) eta Noa Cliff (21:00).

- Abuztuaren 21ean, Cartel Filarmónico eta Xatiro (21:00).

- Abuztuaren 22an, Gonzalo Portugal Band (20:00) eta Doubite (21:00).

- Abuztuaren 23an, Gildas (20:00) eta Los Retumbes (21:00).

- Abuztuaren 24an, Zelanda (20:00) eta Supercremalleras (21:00).

- Abuztuaren 25an, Calathea (20:00) eta Bullets of Misery (21:00).

- Abuztuaren 26an, Lazka (20:00) eta Elizabeltz (21:00).

Erakustaldiak izakera edegia eta eklektikoa izan dau beti, eta aurten ez da ezbardina izango, barriro be, genero musikal ugari izango dira, besteak beste, elektro pop, hip hop, rap, indie pop, punk eta metal. Aukeratutako talde eta artisten artean, emakumeek osotutako taldeak nabarmendu dira.

Euskereari jagokonez, 5 taldek letretan erabilten ditue. Jatorriari jagokonez, 5 talde Bilbokoak dira, ezkerraldekoak bi (Barakaldo), 4 eskuinaldekoak (Getxokoak 2, Gorlizeko eta Plentziako bana), Gernikako 2 eta Galdakao, Lemoa eta Bermeoko talde bana.

Kontzertu guztiak streaming bidez emongo dira erakustaldiaren Youtube kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu