Agustin Gonzalez Garcia de Acilu hil da
2023-08-16 07:55 MusikeaAltsasuko musikagileak, Vianako Printzea saria irabazi eban 2009an.
94 urtegaz hil da Agustin Gonzalez Garcia de Acilu musikagilea. XX. mendeko musikagile garrantzitsuenetakoak 2009. urtean Vianako Printzea saria irabazi eban.
Musikagilea, 1929. urtean jaio zan Altsasun. Haren ibilbidearen zehar, sari ugari jaso zituan, besteak beste, Espainiako Musika Sari Nazionala birritan (1971 eta 1998 urteetan hain zuzen be), Madrilgo Goi Mailako Errege Konserbatorioko Urrezko Dominea eta Vianako Printze Saria.
Madrilgo konserbatorian hasi eta europako hainbat lekutatik pasau zan, esaterako, Paris, Venezia eta Erroma. Beti be, haren lagun minaren laguntzaz, Rafael Moneo arkitektoa. Pedagogo eta musika prestatzaile bezela lan narbemana egin eban.
Nafarroako Gobernuak doluminak emon nahi izan ditu musikagilearen heriotzeagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!