GJHen 'Escape Room'-a egongo da Bakion

Bizkaie! 2023-08-16 10:30   Musikea

Abuztuaren 17an, 17:00etatik 21:00etara eta 18an, 16:00etatik 21:00etara.

Bakioan GJHen Espace Room-a atondu dabe, Garapen Jasangarrirako Helburuak edade guztietako bizkaitarrei hurreratzeko ekimena, modu ludiko eta dibertigarrian.

Hilak 17an, arratsaldeko 17:00retatik 21:00etara eta 18an, 16:00retatik 21:00etara, familiak eta gazteak Jasangarritasunaren aldeko Scoutak izango dira, Sabino Arana Etorbidean egingo dan ekitaldian. Planetak etorkizun hobea izateko, beharrezko insigniak lortu beharko dira, alkarlana eta probak gaindituz.

Jarduera horrek, 60 minutuko iraupena izango dau eta dobakoa da. Hori bai, aldez aurretik izena emon behar da hemen.

Herriz Herri

BBK Herriz Herri BBKren ekimena, Bizkaiko 80 udaletan egongo da, eta erakundearen aldetik 36 milioi euro baino gehiagoko inbersinoa izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu