EHU, munduko 500 unibersidade onenen artean

Bizkaie! 2023-08-16 10:07   Pil-pilean

Nazinoarteko unibersidadeen sailkapenen artean garrantzitsuena da Shanghaikoa.

Nazinoarteko unibersidadeen sailkapenen artean garrantzitsuena da Shanghaiko Jiao Tong unibersidadeak egiten dauena, Shanghaiko rankinga dalakoa. Aurton be, EHUk zerrendan sartzea lortu dau, 500 onenen artean hain zuzen.

Hamar urte daroa Shanghaiko rankingean agertzen EAEko unibersidade publikoa. Azken urteetan 400 onenen artean ibili zan, baina aurtongo edizinoan 500 onenen artean izan da, hain zuzen be, 401 eta 500. postuen tartean egon da EHU, rankingak ehuneko moltsoetan emoten dauelako zerrendea, gehiago zehaztu barik.

Unibersidadeek egiten daben ikerlanaren eragina eta zabalkundea hartzen ditue kontuan zerrendea egiteko orduan, baita nazinoarteko prestigioa be. Mundu osoan goi mailako 20.000 ikastegi inguru dagoz, eta Shanghaiko rankingak 2.500 inguru aztertzen ditu.

Eva Ferreira errektorearen esanetan, Shanghai-ko rankinga oso ebaluazino zorrotza da; unibersidadeko produzino zientifikoaren sektorea aztertzen dau, mundu osoko 20.000 unibersidade baino gehiago batzen dauena. UPV/EHUk produkzino zientifikoa handitzen jarraitzen dau, baina ikerketa-maila handiko unibersidadeen kolektiboa gero eta zabalagoa eta lehiakorragoa da. Hala be, gure posizino erlatiboari eusten gagoz  munduko 500 unibersidade onenen artean. Horregatik, unibersidade onenen taldean jarraitzeko eta posizinoak igotzeko helburuari eusteko egindako talde lana eskertu nahiko neban.

Shanghaiko rankingeko buruan Estadu Batuetako unibersidadeak dagoz. Lehenengo hamarren artean, zortzi dira herrialde horretakoak eta beste biak, britaniarrak, Cambridge eta Oxford unibersidadeak hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu