Behotsik Orkestreak zuzendari titular barria izentau dau

Bizkaie! 2023-08-16 08:52   Musikea

Sancho Almendral izango da zuzendaria barria.

Sancho Almendral

Behotsik orkestrak haren hamabigarren urtebetetze datan Sancho Almendral zuzendari titular barria iragarri dau, Igor Gimenez ordezkatuz, 2022-2023 denboraldi amaieran taldea itxiko baitu. Profesionalizazino prozesuan aurrera jarraitzen dau Behotsikek, gailur artistiko barrietara abiatuz, diziplina eta geografia ugarietako erakundeegaz lankidetzan.

Ibilbide musikal luzeko biolontxelista eta musika eszenikoko konpositorea da Almendral, izan be, Asier Polo, Elías Arizcuren, Enrico Dindo edota Elena Cheah lako musikariegaz ikasi eban eta Daniel Barenboim  musikarigaz partekatu dau eszenatokia. Zuzendari bezela, esaterako, Kolonbiako Teatro Nacional, Sevillako Teatro Maestranza, Guanajuatoko Festival Cervantino edo Guadalajarako Teatro Conjunto Santander erakundeegaz alkarlanean aritu da.

Orkestrearen esperientziari jagokenez, hainbat orkestra europarretan parte hartzen dau, besteak beste, OSM, ORT, Orquesta Bruno Maderna, Filarmonica Gioacchino Rossini, Orquesta Giovani Europei, European Royal Ensemble, I Solisti di San Severo, Orquesta Sinfónica Siciliana edota Young Musician European Orchestra.

Orkestra eredu barria

Behotsik Orkestrea 2011ko udan sortu zan musikan denpora emoteko gazte talde baten idearen ondorioz, baina, batez be, giro atsegin eta lasaian, musikaz nahiz konpainiaz gozeteko. Igaz egin eben hamargarren urteurrena BEHOTSIK: 10 urte, hamaika lagun ikuskizuna eskainiz Euskalduna Jauregiko Auditorioan, oholtzan 250 musikari baino gehiago egon ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu