Flamenkoak Nafarroa hartuko dau abuztuaren 18tik 27ra
2023-08-11 13:04 MusikeaX. Flamenco On Fire, Viana eta Tuteran be izango da.
Abuztuaren 18tik 27ra arte izango da X. Flamenco On Fire jaialdia. Generoko artista onenak ekarriko ditue, horreen artean, esaterako, Miguel Poveda eta Estrella Morente.
Aurtongo edizinoak, dagoeneko hamargarrena, Alzapúa kontzeptua hartu dau ardatz (gitarrea joteko teknikea). Beraz, lelo horri esker, jaialdiaren erdigunean jarri da gitarrea.
Kontzertu programea abuztuaren 18an hasiko da Vianan, David Lagosen saioagaz. Hurrengo hitzordua, hilaren 19an izango da Tuteran. Bertan, Farruquito jantzariak eskainiko dau ikusiko una.
Gainerako kontzertu guztiak Iruñeako Baluarten eta Zentral Aretoan dagoz programauta: Baluartetik, besteak beste, Eva Yerbabunea, Juan Kruz, Alejandro Hurtado, David de Arahal, José del Tomate eta Víctor Franco artistak pasauko dira eta Zentral Aretotik, barriz, Soleá Morente, La Plazuela eta TomaTito.
Sarrerak salgai dagoz hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!