Gaur hasiko da Lekeitioko XLIII. Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia
2023-08-11 09:48 MusikeaGaurtik martitzenera, egunero egongo dira kontzertuak eleizan.
Gaur, abuztuak 11, hasiko da Lekeitioko XLIII. Itxas Soinua Nazinoarteko Musikaldia eta martitzenean, hilak 15, amaituko da. Urtero lez, egitarauan bost kontzertu sartu ditue, egunero bat, danak 22:00etan hasita. Andra Mariaren Zeruratzea parrokian izango dira saio guztiak.
Harribitxi arduratuko da tradizino handiko ziklo hau zabaltzeaz. Iker Alvarez Gonzalez eta Aitor Urquiza musikariek, besteak beste, txistua, tanbolina, bonbetea, gitarrea eta holako tresnak erabiliko ditue. Zapatuan, hilak 12, Bilbao Orkestra Sinfonikoa etorriko da Lekeitiora. Julia Cruzen zuzendaritzapean, goi mailako musikariak entzun ahal izango doguz, esaterako, Pablo Pardo biolinistea.
Domekako hitzorduari jagokonez, Magna Boskotea taldea arduratuko da Lekeitio girotzeaz eta astelehenean, barriz, Sarrabete taldea.
Itxas Soinuaren 2023ko edizinoa biribiltzeko, martitzenean, Itsasoa Laino Dago, izeneko saioa egingo dabe. Iñaki Lagos eta Pablo de Luna biolinistek, Irati Castro bioleak eta Elena Escalza txeloak osotzen dabe taldea. Gainera, Tarantela jantza taldea be bertan izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!