GJHen 'Escape Room'-a atondu dabe Mundakan

Bizkaie! 2023-08-10 07:55   Pil-pilean

Familiak eta gazteak Jasangarritasunaren aldeko Scoutak izango dira.

Mundakan GJHen Espace Room-a atondu dabe, Garapen Jasangarrirako Helburuak edade guztietako bizkaitarrei hurreratzeko ekimena, modu ludiko eta dibertigarrian.

Gaur, hilak 10, arratsaldeko 16:00retatik 21:00etara, familiak eta gazteak Jasangarritasunaren aldeko Scoutak izango dira, Mundakako Frontoian egingo dan ekitaldian. Planetak etorkizun hobea izateko, beharrezko insigniak lortu beharko dira, alkarlana eta probak gaindituz.

Jarduera horrek, 60 minutuko iraupena izango dau eta dobakoa da. Hori bai, aldez aurretik izena emon behar da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu