Gaur hasiko dira Aste Nagusiko txosnak montetan

Bizkaie! 2023-08-09 12:33   Pil-pilean

Horren barri emoteko, konparsetako arduradunek agerraldia egin dabe Arriaga plazan.

Abuztuaren 19an hasiko da Bilboko Aste Nagusia eta ordurako dana prest egon behar danez, Bilboko Konparsak txosnak ipinten hasi dira dagoeneko. Alkarlanari eta segurtasunari dei egin deutse abuztuaren 9an eta 19ra arte izango dan ekimonean. Egunetako lana izango da txosnen egiturak jartea, apaintzea eta zerbitzua emoteko prest ixtea, baina, ahalegin horri esker, Aste Nagusiaz gozau ahal izango dabe konparsakideek eta herritarrek.

Urtero lez, 110.000 kilotik gora mekanotubo, 1.500 panel inguru, 1.000 litro margo baino gehiago, alkarlana eta 400 bat lagunen izerdia izango dira protagonista Arenalean. Horrela, konparsek proiektuekiko daukien konpromisoa ikusi ahal izango da.

Konparsen izenean egon diran Ane Suarezek eta Arkaitz Peñak adierazo dabenez, uria egiteko gai garela erakutsi nahi deutsee konparsakideek munduari. Hori dala eta, montaketan bereziki garrantzitsuak dira konparson balore komunak, auzolana, alkarlana eta autogestinoa, guztion neurriko Aste Nagusia izateko.

Horrezaz gan, konparsen federazinoan dagozan 28 konparsetako mila lagun inguru ibiliko dira, modu boluntarioan, txosnetan zerbitzua emoten.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu