Erraldoi eta buruhandiek kaleak hartuko ditue

Bizkaie! 2023-08-09 10:26   Kulturea

Egunero ibilbide ezbardina egingo dabe, Pasabideen Museoan hasita.

Bilboko Aste Nagusiko personaje maitatuenetakoak dira erraldoi eta buruhandiak. Horregaitik, aurten be kalerik kale ibiliko dira, txiki eta helduen gozamenerako. Abuztuaren 20tik 26ra, egunero urtengo dabe 11:00etan Bilboko Pasabideen Museotik, eta abuztuaren 27an, barriz, Plaza Zirkularretik ekingo deutse bideari. Egun bakotxean, baina, ibilbide desbardina egingo dabe erraldoi eta buruhandiek, Bilboko Udalak azaldu dauenez.

Bilbao Aste Nagusia 2023 aplikazinoaren bidez, herritarrek modu erraz eta bizkorrean jakin ahal izango dabe momentu bakotxean non dagoan kalejirea eta zein dan eguneko ibilbidea. Android zein iOS sistemadun gailu mobikorretarako da dobako aplikazinoa.

Hilaren 22ko kalejirea izango da bereziena, izan be, egun horretan Euskal Herriko beste erraldoi eta buruhandi ugarik bat egingo dabe urikoakaz. Gainera, Bizkaiko Gaiteroek girotuko dabe ekimena. Egun horretan, Pasabideen Museoan barik, Plaza Biribilean hasiko da, 10:30ean.

Ondokoak dira parte hartuko daben Erraldoi eta Buruhandiak: Ondalan eta Ondalan Txiki, Mamutxak, Konparsa Txikiena (Deustu), Mairuek Gaztediko Erraldoiak (Santutxu), Bermeoko Erraldoien Konparsa (Bermeo), Bilboko Udaleko Erraldoi eta Buruhandiak (BDB), Bergarako Erraldoien Konparsa (Bergara) eta Antiguoko Erraldoiak (Donostia) eta Sukila Alkartea (Kanbo).

Horrezaz gan, Bilboko Erraldoiak erakusketea zabalik dago irailaren 10era arte, Mariaren Bihotzaren Aztarnategian.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu