Jonan Ordorika soinu teknikaria hil da

Bizkaie! 2023-08-09 08:28   Musikea

30 urte baino gehiagoko ibilbidea izanik.

Soinu teknikari ta produktore oñatiarrak, 30 urte baino gehiagoko ibilbidea egin eban, besteak beste, haren anai Ruper Ordorikagaz. Bien artean arrasto handia itxi dabe Euskal musikagintzan.

Azkarateko Mamia estudioko jaubea zan, eta bertan talde askok grabau eta produzidu zituan euren lanak, esaterako, Joxerra Senperena, Joseba Tapia, Gorka Urbizu edo Gari.

2014an, Lou Reed-i omenezko disko baten sustatzailetetako bat izan zan, izan be, pertsonalki ezagutu eban estadubatuarra, haren estudioan egon baitzen. Beraz, Azkaraten grabau eben Mila esker omenezko diskoa, Euskal artista askoren laguntzagaz, besteak beste, Ruper Ordorika, Andoni Basterretxea, Maddi Oihenart, Gorka Urbizu, Petti, Anari, Iñigo Muguruza eta Rafa Rueda.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu