Arabako Antzinako Musika Astea, irailaren 1etik 10era
2023-08-08 12:11 Musikea41. edizinoak, 14 kontzertu, hiru musika jarduera Txikien Astean, hitzaldi bi eta proiekzino bat izango ditu
Arabako Antzinako Musika Astearen 41. ediciones 14 kontzertu, hiru musika jarduera Txikien Astean, Bernaldo bi eta proiekzino bat izango ditu, irailaren 1etik 10era. Azken urteetan bezela, naturako ondare kokapenetan egingo da, Trebiñuko konderrian.
Hitzetik abiatuta eregiten da goiburua, izan be, garai gora-beheratsuetan, inoiz baino beharrezkoagoa dirudi geldialdia egitea eta alkarrizketeari eustea lehenik barrura begirakoa eta gero ganerakoei begirakoa.
Arabako Antzinako Musika Asteak airea hartu nahi dau, topaketarako, hitzerako, pensamendurako eta komunikazinorako espazio bihurtuz. Programako obra askok testuak ditue oinarri; hasteko, Juan de Anchieta (edo Johannes de Antxieta, era bitan sinatzen eban) dau, antxinako musikearen euskal konpositore garrantzitsuena. Haren heriotzearen 500. urteurrena ospatuko da, Gasteizeko kantari bigaz, Carlos Mena eta David Sagastumegaz..
Horrezaz gan, artista asko izango dira bertan, besteak beste, Sara Mingardo, Emma Kirkby, Jordi Savall, Vittorio Ghielmi, Kenneth Weis, Pierre Hantaï eta Hopkinson Smith. Gainera, Kirmen Uribek bertso eta pentsamenduei ahotsa emongo deutse, aurtengo proiekzino berezia izanik. Horreen eta Carlos Menarren kontzertuak, 3 euroko prezioa izango dabe.
Ez dira ahaztuko txikienak eta euren familiak, izan be, Txikien Astearen bidez musika eta antzerki ikuskizun ugari eskainiko ditue uriburuko eta probintziako guneetan, hilaren 2an, 5ean eta 8an hain zuzen be. Horrezaz gan, hilaren 5ean dokumental bat proiektaukoda, eta hilaren 6an eta 7an hitzaldi bi izango dira.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!