Belako-k 'Sigo Regando' disko barriaren aurrerapena kaleratu dau

Bizkaie! 2023-08-08 09:51   Musikea

Orein Orain da kanta barriaren izena.

Belako taldeak, Orein Orain izeneko kantua kaleratu dau, uda honetan argitaratuko dauen disko barriaren aurrerapen kantua, hain zuzen be. Disko barria irailaren 8an kaleratuko da, baina dagoeneko aurretik erosteko aukerea eskaintzen dabe hemen. Horrezaz gan, kontzertu birtual baterako sarbidea emongo dabe.

Mungiako taldeak euskerea eta gaztelania buztartu ditu lan barrian. Gainera, taldeko gitarristea, Josu Billelabeitia, izan da diskoa produzidu dauena. Taldea momentu garrantzitsu batean dagoala azpimarratzen dabe, izan be, urtea amaitu baino lehen 20 kontzertu baino gehiago ditue lotuta.

Ikusi hemen bideoklipa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu