Irailaren 14tik 17ra izango da X. Atlantikaldia

Bizkaie! 2023-08-07 08:40   Musikea

Bitakora lemapean egingo dabe aurtengo ekitaldia.

Irailaren 14tik 17ra egingo da 10. Atlantikaldia Errenterian eta egitarau zabalaz gozau ahal izango dau publikoak. Euskal kulturea eta beste herrialde batzuetakoak sormenaren eta musikearen sokeak lotuko ditu lau egunez. Bitakora lemapean egingo dabe ekitaldia.

Atlantikaldia, kultur topagune eta musika jaialdia 2014. urtean sortu zan hiru ardatz nagusiren gainean: Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea, herria mundura begira jartea eta mundua herrira begira jartea. Horrezaz han, gure arteko alkartrukeak sustatzen dira herriko zein kanpoko eragileen arteko alkarlana bultzatzeko xedez. Gainera, kanpoko artistek bertako artistakaz batera ikuskizun berezi eta errepetiduezinak lantzen ditue.

Atlantikaldiako egitarau zabaleko atal horrek, beraz, bost ekitaldi eskainiko ditu guztiak itsasargi Nagusian (Agirre Lehendakariaren Plazan kokatutako eszenatokian) izango dira.

Egitarauan bertoko eta kanpoko artista ezagunak topauko doguz. Azkenaldian zeresan handia emon daben Rodrigo Cuevas artistea egongo da Errenterian, eta Dupla eta Hekthorfolk taldeagaz batera egingo dabe ikuskizuna irailaren 16an.

Hemengo eta kanpoko artistak buztartuko dituen beste emonaldi batzuk honeek izango dira: Fémina eta Bea eta Idoia Asurmendi (Irailak 14); Aywa, Kimu Txalaparta, Nidia Góngora eta Olaia Inziarte (Irailak 15); Bia Ferreira eta Iban Nikolai (Irailak 16).

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu