Bilboko Udal Musika Bandeak hamar kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2023-08-04 10:25   Musikea

Abuztuaren 20tikk 27ra goizero kontzertu bat egongo da 12:00etan.

Aurton be, Bilboko Udal Musika Bandeak ez dau hutsik egingo urteroko hitzordura, izan be, musikea maite dau eta Arenaleko Kioskora eroango dau Aste Nagusian. Zortzi kontzertu izango dira, Abuztuaren 20tik 27ra eta goizero kontzertu bat egongo da, 12:00etan, estilo ugaritako errepertorioa herritarrei hurreratzeko.

Udalaren arabera, pasodobleak, zarzuelak, klasikoak, soinu-bandak, euskal musikea, jazza, jantzea eta gaitak entzun ahal izango dira.

Udal Musika Bandea zuzentzeko ardurea, Aste Nagusiko ziklo berezi horretan, José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak hartuko dabe, txandaka.

Egunero gai zehatz bati lotutako doinuak interpretauko ditue. Esate baterako, Betiko Doinuak, Musika Latinoa edo Francisco Alonsori Omenaldia dagoz egitarauko izenburuen artean.

Kioskoko ohiko kontzertuez gan, aurten barrikuntzak be iragarri ditue, izan be, kontzertu bi gehiago eskainiko dira; abuztuaren 20an, domekea, gaueko 23:30ean, Abandoibarran, Tamara abeslariagaz batera; eta, abuztuaren 23an, eguaztenean, 23:30ean, Plaza Barrian Arimaren memoria izenburuperean kontzertua eskainiko dau, Messenger Abesbatzak eta Goizargi Gospel Choiregaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu