Bilbo Kulturartekoan, 8 kontzertu

Bizkaie! 2023-08-03 12:21   Musikea

Plaza Barrian izango dira hitzorduak, 23:30ean hasita.

Munduko erritmoak hartuko ditu Aste Nagusian Plaza Barriko agertokiak. Abuztuaren 19an, zapatuan, hasi eta 27rarte, 23:30etik aurrera, Euskadi, Asturias, Bartzelona, Kordoba, Portugal edo Kanadako artistek bisitauko dabe Bizkaiako uriburua.

Plaza Barriko kontzertu-zikloa abuztuaren 19an, zapatuan, hasiko da, Maruja Limón-en eskutik. Emakumez osotutako Bartzelonako boskote horrek, Esta noche no me acuesto azken diskoa aurkeztuko dau, flamenkoaren, poparen eta erritmo latinoen arteko musika bizizalea. Hurrengo egunean, domekan, abuztuaren 20an, Keja Junkerak haren azken proiektua aurkeztuko dau uriko agertokian, Erromeriak hain zuzen be, biran lagun izango dituen Euskal Herriko (Amak taldeko kideak), Kantabriako, Asturiasko, Galiziako, Leongo, Valladolideko eta Portugalgo 40 emakume pandero-jole baino gehiagogaz.

Astelehenan, abuztuaren 21ean, Maui de Utrera-ren txandea izango da. Hiru artistak, Maui de Utrera, Mari Peña eta Tomás de Perrat, eszenatokia hartu dabe flamenkoaren sustraietara hurreratuz.

Martitzenean, abuztuaren 22an, Estaduko reggae musikako ekitaldirik beteranoena egongo da: XXIX. Bilbo Reggae Splash. Reggae fundazinoaren legendea dan Willi Williams kanadarrak hartuko dau parte.

Abuztuaren 23an, eguaztena, Bilboko Udal Musika Bandak, Messenger eta Goizargi Gospel Choir abesbatzagaz gozetako aukerea izango da. Abuztuaren 24an, barriz, Rodrigo Cuevasek La Romería bira barria aurkeztuko dau eta 25ean, Neomak zazpikotea ikusiko dogu oholtzan.


Puro Relajo taldearen eskutik rantxera enblematikoenak entzungo dira abuztuaren 26an eta hurrengo egunean, 13:00ean Bilboko Udal Txistulari Bandaeak emongo deutso amaierea Plaza Barriko kontzertu zikloari.

Egitaraua

- Abuztuak 19: Maruja Limón.

- Abuztuak 20: Keja Junkera.

- Abuztuak 21: Maui de Utrera.

- Abuztuak 22: XXIX. Bilbo Reggae Splash eta Willi Williams.

- Abuztuak 23: Bilboko Udal Musika Bandea eta Messenger eta Goizargi Gospel Choir abesbatzak

- Abuztuak 24: Rodrigo Cuevas.

- Abuztuak 25: Neomak

- Abuztuak 26: Puro Relajo.

- Abuztuak 27: Bilboko Udal Txistulari Bandea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu