Avumduluv Musika Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2023-08-03 09:14   Musikea

Errekalde auzoko Kampai espazioan izango da.

Avumduluv, musika eta zaratatxoen jaialdia gaur izango da Errekalde auzoko Kampai espazioan. Kampaik, Zaratafest jaialdiagaz alkarlanaean, sei taldek osatutako kontzertuak atondu ditue.

Sarrerak 7 eurora jarriko ditue salgai eta ateak 18:00 zabalduko dira. Ekitaldia euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Oholtzan egongo diran taldeak hauek dira:

- Phlgz (Madril). J.L. Rey aka Phlegetonen musika elektronikoko proiektua da. Techno, cyberpunk, IDM glitcheatua eta rave gordinaren elementuak buztartzen ditu.

- Katza (Bilbo). Bilbon bizi dan DJa eta bizitza erdia doa musikea aztertzen. Askok jantza-musikearekin lotzen dabe, baina punk taldeetan joten hasi zan, eta ikusten da musika aukeraketean.

- Myriam RZM & Camille Émaille (Dima). Myriam RZM sortzailea, performerra, soinu-esperimentatzailea da. Eszenan Gora Japon bikoteagaz, Magmadam bikoteagaz eta diziplina arteko artisteagaz alkarlanean trebatu da. Gaur egun, Ruido Proto_Ritual garatzen dau. Camille Émaillek objektuek beren kabuz igortzen dituen soinuak eta ideiak jorraten ditu.

- Dopelganger (Gasteiz eta Usansolo). Miguel A. Garcíak (elektronikea, konposizinoa) eta Garazi Navasek (akordeoia, ahotsea) osatzen dabe Dopelganger. Konposizino trinkoak, ezinezko hibridoak, musika elektroniko esperimentalaren eta opera garaikide-espresionistaren arteak jorratzen ditue.

- Gaba (Madrid & Galdakao). Enrique Garoz de Diego eta Garazi Gorostiaga osatutako proiektua da Gaba. Bikotea 2018an sortu zan Larraskito Klubean eta ordutik fantasiazko generoan, zientzia fikzinoan, naturan eta esoterismoan oinarritutako musika egiten dabe.

- Patricia Etxegarai (Iruñea). Arte Ederak ikasi eban Madrilen eta Bilbon. Lav Masterraren IX. edizinoan Sorkuntza eta praktika garaikideko ikus-entzunezko laborategia egin eban, Bere lanak erakutsiz Madrilgo Cinetecan, Bideodromoan eta Bilboko MEM jaialdian, baita gune autogestionatuetan be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu