Nahia Zudairek brontzea irabazi dau bular estiloko 100 metrokoan
2023-08-03 08:33 KirolaBasque Team-eko ugerlarien bigarren domina Manchesterreko Munduko txapelketan.
Basque Teameko Nahia Zudaire ugerlariak brontzezko dominea irabazi dau Manchesterren, ugerketa paralinpikoko Munduko Serieetan. Igaz, hiru domina irabazita bueltau zan Madeirako Munduko txapelketatik eta denporaldi honetan hobetzeko bidean da.
Nahiak zuzenean jokatu dau SB7 klaseko finala, sailkatze txandarik jokatu behar izan barik. Finalean, hirugarren kalean uger eginez, eta erreakzino-denbora onagaz, hirugarren postuan jarri da. 100 metroak 1:38.14ko denpora eginez egin ditu, Routliffek eroan dau urrea (1:31.91) eta Trippek zidarra (1:34.39).
19 urte izan arren, Zudaire nazinoarteko ugerlari garrantzitsuenetako bat da, izan be, 2021eko Tokioko Jokoetan, haren lehen parte-hartze paralinpikoan, diploma bi irabazi zituan laugarren postua lortuta tximeleta estiloko 100 metrokoan eta estilo libreko 400 metrokoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!