Iñigo Llopis ugerlariak urrea irabazi dau Manchesterreko Munduko kopan

Bizkaie! 2023-08-02 09:38   Kirola

Gainera, Pariseko Jokoetarako plaza lortu dau.

Iñigo Llopisek, Basque Teameko ugerlaria, Ilusino handiagaz eta entrenamenduetan izandako sensazino onagaz bidaiatu dau, txapelketa ona egiteko motibazinogaz, horrela, domina eskuratu dau haren proba gogokoenean, bizkar estiloko 100 metrokoan hain zuzen be, Manchesterreko Munduko txapelketan.  

Gipuzkoarrak lehia ikusgarria izan dau Kota Kubota japoniarragaz 8S klasean. Lehen 50 metroen ondoren, japoniarrak segundo bat eta 21 ehuneneko atara deutsozalako Llopisi, baina gipuzkoarrak bigarren zati aparta egin dau, epikaz betea, eta metal preziatuena irabazi dau 1:05.32 denporea eginda.

Beraz, Kota Kubota japoniarrak bigarren postuan amaitu dau, 1:06.40ko denporea markauta, eta Sam Downie britainiarra hirugarrena izan da, 1:08.36ko kronoagaz.

Llopisek Tokioko Jokoetan zidarra irabazi eban proba honetan, eta gaurko emoitzeari esker 2024ko Pariseko Jokoetarako plazea lortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu