Sei kontzertu Arabako Musika Klasikoko Zikloan
2023-08-02 13:06 MusikeaAbuztuaren 4tik 26ra izango dira, Iekoran, Araian, Laudion, Argantzonen, Aramaion eta Gaubean.
2023ko Musika klasikoko kontzertuak 4tik 26ra izango dira, Iekoran, Araian, Laudion, Argantzonen, Aramaion eta Gaubean. Zikloa aurkezten, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputadua eta Patrick Alfaya Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendari artistikoa izan dira.
Ziklo horrek, kontzertuen kalidade eta aniztasunari esker, oso harrera ona izaten dau herrietako entzuleen artean eta hareetara joaten diran Gasteizkoen artean" adierazo dau Del Valek. Aurtongo edizinoan, 6 kontzertu eskainiko dira guztira.
Nacho Castellanos kontratenorrak inaugurauko dau zikloa abuztuaren 4an, Iekoran. Hurrengo geltokia, Araian izango da eta bertan Schubert eta Shostakovichen entzuteko aukerea egomgo da, Trio Arriaga hirukotearen eskutik. Ondoren, Cristina Cordero eta Juan Barahanek, Romeo eta Julieta obraren gainean egindako egokitzapena interpretauko dabe Laudioko kasinoan.
Zikloa Argantzonen be geldituko da, han, Naroa Intxausti sopranoaren eta Arkaitz Mendoza pianistearen eskutik Schumann, Brahms, Debussy, Satie eta Laloren obrak entzungo dira. Abuztuaren 25ean, barikua, Maite Arruabarrenak, Miren Zeberiok eta Susan Garcia de Salazarek Euskal Herriari lotutako emakume konpositoreei omenaldia egingo dabe Aramaion eta hilaren 26, barriz, Vivid Consort nazinoarteko taldeak Sundrie programeagaz zarratuko dau zikloa, Gaubean.
Sarrerak doban izango dira, lekuak bete arte.
Egitaraua:
- Abuztuak 4: Nacho Castellanos & Gato Murr (Iekoran).
- Abuztuak 10: Trio Arriaga (Araian).
- Abuztuak 11: Romeo y Julieta: Música e Historia (Laudion).
- Abuztuak 12: Naroa Intxausti eta Arkaitz Mendoza (Argantzonen).
- Abuztuak 25: Maite Arruabarrena, Miren Ceberio eta Susana García de Salazar (Aramaion).
- Abuztuak 26: Vivid Consort (Gaubean).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!