Bihar hasiko da 84. Donostiako Musika Hamabostaldia

Bizkaie! 2023-08-02 08:33   Musikea

Rotterdam Philharmonic Orchestra & Pablo Ferrández emongo deutse hasierea

Udako hitzordu kultural zaharrenen artean dago Donostiako Musika Hamabostaldia, aurtongo abuztuan 84. edizinoa beteko dau. Hain zuzen be, bihar, hilak 3, ekingo deutse egitarauari eta, irailaren 1era arte, 70 kontzertu baino gehiago izango dira aukeran, uriko leku enblematikoetan zein inguruko herri batzuetan.

Musika tradizionalaren eta garaikidearen genero ugari batuko ditu Hamabostaldiak, operea egon ez arren, izen handiak espero dira, bakarka zein aldeka.

Lehenengo eguneko egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko da. Udaletxeko Batzar Aretoan Anacronía Ensemblek Bach eta Abel konpositoreen piezak interpretauko ditue; arratsaldeko 18:00etan, ostera, Nacho Castellanos & Gato Murr taldeak Purcell, Bach eta Haendelen obrak joko ditue. Ondoren, dobako kontzertu bi gehiago izango dira: Kresala Dantza Taldea (Udaletxeko Terrazan) eta Vocalia Taldea (San Bizente Elei bug gzan).

Hamabostaldiari modu ofizialean hasierea emoteko, Rotterdam Philharmonic Orchestra & Pablo Ferrández izango dira arratsaldeko 20:00retan Donostiako Kursaal Jauregian.

Hamabostaldiak bere espirituari jarraitzeko, ohiko zikloei eutsiko deutso: Kursaaleko ziklo sinfonikoa, antxinako musikearena, ganberakoa, musika garaikidekoa, organokoa, interprete gazteena eta Musikea Atxaki, jantzarako hitzorduak eta umeentzako diseinautako proposamenak ahaztu barik. Hori bai, aurton, ziklo sinfonikoei emon nahi deutse garrantzia, hala nola, Mahlerren 8. sinfonia monumentala, 400 musikari batuko ditu eszenatokian. Bakarlari atalean, barriz, Pablo Hernandez, Mitsuko Uchida, Anne-Sophie Mutter, Grigory Sokolov eta Hilary Hahn izango dira.

Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko txoko ugaritara helduko dira kontzertuak. Dana dala, Hamabostaldiko agertoki gehienak uriburuan dagoz: San Telmo Museoa, Artzain Onaren katedrala, Tabakalera, Victoria Eugenia, Kursaal...

Egitarau osoa irakurri eta sarrerak erosteko, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu