2023ko Aste Nagusiko txupinerea eta pregoilaria aurkeztu ditue
2023-08-01 13:31 KultureaAste Nagusiko txupinera Izaskun Pinedo eta pregoilari Aiora Renteria jentaurrean agertu dira gaur.
Aste bi pasautxu baino ez dira falta aurtengo Aste Nagusia hasteko eta, hortaz, txupinereak eta pregoilariak azaldu dabe bederatzi eguneko eten bako jaiak preparetan hasita dagozala.
Bien izenak bagilean ezagutarazo ziran arren, gaur egin da aurkezpen publikoa eta Renteriak eta Pinedok aurreneko aldiz jantzi ditue jagokezen jantziak: pregoilariak, jaka horia eta adar biko txano baltza; txupinereak, jaka eta txapel gorriak.
Beraz, aurton, Aiora Renteriak irakurriko dau pregoia, Zea Mays taldeko kantariak, eta Izaskun Pinedok botako dau txupina. Zea Mays rock-talde euskalduneko kantari eta konposatzailea musikean egindako bide luzeagatik izan da hautatua: 25 urte baino gehiago egin ditu agertokietan.
Bestalde, Pinedo, erizain bilbotarra, Pinpilinpauxa konparsako kidea da gaztetatik. Hain zuzen be, txikitatik izan dau txupinera bezela Aste Nagusiari hasierea emoteko amesa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!