4 miloe euro Ikerbasqueri 30 ikertzaile kontratetako

Bizkaie! 2023-07-28 10:25   Kulturea

Ikerbasquek lehentasuna emongo deutso emakumeak kontrateteari.

Europako Batzordeak aintzakotzat hartu dau, Euskadik nazinoarteko ezagutza eta ikerketarako duen posizionamendua indartzeko Ikerbasquek 2007tik egindako lana eta ikertzaileak erakartea helburu dauen Ikerbasqueren programea hautatu dau garapen zientifikorako Europako ekimenik onenen artean, izan be, Ikerbasqueren proposamena Europa mailan ondoen balorautako 10 proposamenen artean dago, zazpigarren postuan, hain zuzen be. Esangura horretan, Europako Batzordeak 4 miloe euro emongo ditu datozen 5 urteotan 30 ikertzaile

kontratetako. Munduko edozein lekutatik etorri eta ikerketa-esperientzia zabaleko jakintza-arlo guztietako ikertzaileak izango dira eta Euskadin jorratuko dabe ikerketa-jarduna. Ikerbasquek arreta berezia emongo deutso emakumeak kontratetako jarrereari.

Hautatutako personek Euskadiko unibersidade eta ikerketa-zentroetan lan egingo dabe, 24 erakundetan medikuntzan, biozientzietan, zientzia kimikoetan, matematikan, fisikan, teknologian, ingurumen-zientzietan, ekonomian, hizkuntzalaritzan, psikologian eta bestelako jakintza-arloetan aditutako personak izango dira.

Laguntza honeek jasoteko lehen deialdia edegita dago irailaren 15era arte: mundu osoko eta jakintza-arlo guztietako ikertzaileek eskabideak aurkeztu leikiez hemen

Jasotako hautagaitzak nazinoarteko ebaluazino-prozesu zorrotzean aztertuko dira, Europako Batzordeak ezarritako bikaintasun zientifikoko erispideetan oinarrituta. Nazinoarteko zientzialari-talde batek aukeratuko ditu hautagairik onenak.

2023an Alicia Alonso, Ainhoa Magrach eta Sara Barja ikertzaileek jaso dabe autortzea

Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek Euskadiko emakume ikertzaileen lana autortu eta bistaratu dabe ikertzaileen belaunaldi barrientzat eredu eta inspirazino izan daitezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu