Burning eta Los Pekenikes, Aste Nagusiko Guateke Zikloan

Bizkaie! 2023-07-27 11:19   Musikea

Kontzertu guztiak Casilda Iturrizar Parkean izango dira.

Bilboko Udalak guateke klasikoak atondu ditu eta, urtero lez, Casilda Iturrizar Parkean izango dira kontzertuak: guztira, 10 izango dira abuztuaren 19tik 26ra, 23:30etatik aurrera.

Jaiei hasierea emon eta egun berean, hilak 19, zapatua, saio bikotxa egongo da, izan be, 21:00etan DJ Luis Carlos del Pozok joko dau eta ondoren, 23:00etatik aurrera, uriko diskotekei omenaldia.

Hurrengo egunetan, Guillermo Garmendia Band (abuztuak 20), Asier Bilbao artista bilbotarra (abuztuak 21) edo Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (abuztuak 22) taldeak joko dabe Pergolako agertokian.

Eguazteneko gauan, abuztuak 23, Los Panchos taldeari omenaldia, Nacho de la Rosa gitarristaren eta Los Hidalgosen eskutik eta hurrengo egunean, hilak 24, habanerak joko ditue Al Sejo taldekoek, Iñaki Basabe uriko musikariaren laguntzeagaz.

Abuztuaren 25ean, Rock'n'Roll-aren txandea izango da Burning talde mitikoaren eskutik eta hurrengo egunean, ostera, poparen txandea Los Pekenikes taldeagaz, 1959an sortu zana hain zuzen be. Honeen aurretik, 21:00etan, Luis Carlos del Pozok dj lanak egingo ditu.  

Egitaraua

- Zapatua, hilak 19: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00) + Omenaldia uriko diskotekei omenaldia

- Domeka, hilak 20: Guillermo Garmendia Band.

- Astelehena, hilak 21: Asier Bilbao Show.

- Martitzena, hilak 22: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana.

- Eguaztena, hilak 23: Nacho de La Rosa eta Los Hidalgos (Los Panchosi omenaldia).

- Eguena, hilak 24: Al Sejo, Iñaki Basabe-ren laguntzeagaz.

- Barikua, hilak 25: Burning.

- Zapatua, hilak 26: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00) eta Los Pekenikes.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu