'OtxarkoagaGo' programeari esker bizikidetzea sustatuko da Otxarkoagan

Bizkaie! 2023-07-27 11:10   Kulturea

Tendel alkartea Otxarkoaga eta Txurdinaga barrutietan bakarrik lan egiten dauena da.

Bilboko Udalak eta Tendel Kultur Elkarteak Otxarkoaga auzoko kulturea, gizarte, kirol eta aisialdiko animazinoa helburu dituan OtxarkoagaGo programea jorratzeko lankidetza-hitzarmena barritu dabe.

50.000 euroko akordio honen bidez, Bilboko Udalak auzokideen bizikidetzea eta auzotarren inplikazinoa hobetzen laguntzen dau, Otxarkoagako kolektiboei zuzendutako dinamizazino eta partaidetza komunitarioko, prestakuntzako, orientazino soziolaboraleko, bitartekaritza komunitarioko eta sensibilizazino sozialeko ekintzak eginez.

OtxarkoagaGo auzoko hainbat kolektibo sozioekonomiko eta kultural gizarteratzeko, sektore arteko ekintza-plana da eta Imagina Otxakoaga eta Yo con Otxar plan komunitarioetan egindako lanari jarraipena emoten deutso. Lan hori 2020an hasi zan eta lau urtez auzoko lehentasunezko sektore batean esku hartu dau.

Programa komunitario hori Bilbo Kulturarteko Hiria III. Planaren barruan kokatzen da eta urtero gai zehatz bati buruzkoa da:

2020: Adinekoak (Belaunaldien arteko lana).

2021: Osasuna.

2022: Otxarkoagaren 60. Urteurrena.

2023 Kulturartekotasuna.

Urtero, honako jarduera honeek egiten dira: Otxarmetrajea, Go Sariak, Otxarkoagako Poeten Topaketea, Umeentzako Jardunaldiak, Kirol Txapelketea, Domekatan olgau, DiversiOtxar Umeentzako Antzerkia, Patio inklusiboak eta Gol Txapelketea jostailu baten truke. Eta, gainera, urtero ekimen bereziak planifiketan dira hitzarmen horretan ezarritako gai zehatzakaz.

Tendel alkartea Otxarkoaga eta Txurdinaga barrutietan bakarrik lan egiten dauen alkartea da. Zuzendaritza batzordea boluntarioek osotzen dabe eta auzoa hobetzeko baliabide lez sortu dabe zerbitzu hori. Elkarteko profesional gehienak auzoan beren bizitza eta bizi-proiektua egiten daben Barrutiko gazteak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu