Sinead O'Connor abeslaria hil da

Bizkaie! 2023-07-27 08:56   Musikea

Nothing Compares 2 U abesteriaren sortzailea.

Sinead O'Connor abeslari eta musikari irlandarra hil da, 56 urte zituala (1966 - 2023), haren familiak ezagutzera emon dauenez.

Haren lehenengo diskoa 1987an izan zan, The Lion and the Cabra, arrakasta izan eban, baina, 1990ean egin zan erabat ospetsu I Do Not Want I Haven't Got dikoakaz. Bertan, artistearen kanta ezagunena, Nothing Compares 2 U, dago.

Diskoak plazaratzeaz gan, 90eko hamarkadan filmen soinu-bandak egin zituan, esaterako, Captive filman edota Bono (U2) abeslariagaz bat eginez, In The Name Of Father filmaren soinu bandeari jarri eutson ahotsa.

O'Connor-ek umezaro gogorra izan eban, aurrerago kontau ebana eta orain dala 20 urte desoreka bipolarra diagnostikau eutsena eta krisi gogorrak pasau zituan. Edozelan be, 2021. urtean, Remembering liburu biografikoa kaleratu eban, haren buruko gatxaz berba eginez.

Artistearen obrea, musikea, ez da galduko, leku garrantzitsua izango dau kulturan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu