UPV/EHUko lau ikaslek La Caixa Fundazinoaren bekak jaso ditue

Bizkaie! 2023-07-27 07:51   Kulturea

Amaia Autor, Ion Fermín Clavero, Idoia Meaza eta Naia Ormaza dira bekadunak.

Ezkerretik eskumara, Ion Fermín Clavero, UPV/EHUko Nazinoarteko Harremanen Zerbitzuko Arantza Mendivil, Idoia Meaza eta Naia Ormaza. Erretratua: UPV/EHU | Ikusi handiago | Argazki originala

Amaia Autor, Ion Fermín Clavero, Idoia Meaza eta Naia Ormazak, UPV/EHUko tituludunek, La Caixa Fundazinoa 100 beketik lau lortu ditue, atzerriko unibersidade edo ikerketa-zentro ospetsuenetako batzuetan graduondoko ikasketak egiteko. Emozino asko sentidu nituan hautatuetako bat nintzala jakitean, harridurea, esker ona, baina baita ahalegina indartzeko eta nire buruan sinisteko adorea eta errekonozimendua be azaldu dau Claverok.

Deialdia ikerketa-arlo guztiei zuzenduta egoan eta graduondokoak Europako Goi Mailako Hezkuntza Esparruko (GHEE), Ipar Amerikako (AEB eta Kanada) eta Asia-Pazifikoko eskualdeko (Australia, Hego Korea, India, Japonia, Singapur eta Txina) edozein herrialdetan egingo dira, izan be, UPV/EHUko ikasleek hainbat diziplina ikasi ditue eta hainbat destino aukeratu: Amaia Autorek Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Biologia gradua ikasi eban eta graduondokoa Montanako Unibersidadean (Missoula) egingo dau. Idoia Meazak, fakultade berean, Biologia gradua eta Itsas Ingurumean eta Baliabideak Erasmus Mundus Masterra (MER) egin zituan eta Louisvilleko Unibersidadean dago, Kentuckyn, bere ikerketea egiten. Ion Fermín Claverok Ekonomia gradua eta Ekonomia: Aplikazino Enpiriko eta Politikak Masterra egin zituan Ekonomia eta Enpresa Fakultadean eta irailean Chicagoko Northwestern Unibersidadean hasiko dau egonaldia. Eta, azkenik, Naia Ormazak, Zientzia eta Teknologia Fakultadean + Injinerutza Elektronikoa Fisika Gradu Bikotxa ikasi ondoren, Coloradoko Boulder Unibersidadean bere ikerketa-proiektua egingo dau.

La Caixa Fundazinoaren beka-deialdira hautagai asko aurkezten dira. Baldintzetako bat da 2014ko urtarriletik 2023ko garagarrilera gradu-titulu bat lortu izana. Gainera, hautaketa aurreko faseetatik igaro behar izan dabe eta, bertan, diziplina eremu berean esperientzia garrantzitsua daben ebaluatzaile bik espediente akademikoak, hautagaien curriculumak, memorian planteautako idea eta jarreren bikaintasuna balorau zituen, besteak beste, originaltasuna, barrikuntzea eta proposamenaren eragin potentziala kontuan hartuta. Azken fasea banakako alkarrizketa bat izan zan; bertan, hautagaien potentziala ebaluau eben: argitasuna, diskursoaren sendotasuna, idea eta pkanteamenduen artikulazinoa, arrazoibide konplexuak eta independenteak aurkezteko trebetasuna, ekintzailetzea, lidergoa eta talde-lana.

Jorratuko dituen ikerketetan ebaluatzaileek ikusi eben originaltasun eta potentziala antzemoten dala: Nire interes nagusia ingurumen osasuntsua izateko dogun eskubidea aztertzea da, baina klima-aldaketearen, elikagaien segurtasunaren, nekazaritzearen eta ingurumen toxikoen eraginetan jarten dot arretea. Zer eskubide urratzen diran, poluzino-gune nagusiak zein diran eta dimensino sozialagaz zelan lotuta dagozan aztertzen saiatzen naz adierazo dau Ormazak.

Claverok, barriz, Informazinoaren ekonomian eta adimen artifizialaren ezarpenak merkatuen antolaketan, lehiakortasunean eta bestelakoetan izan leikezan efektuetan zentrauta nago, azaldu dau.

Biak pozik dagoz UPV/EHUn egindako egonaldiaz, izan be, irakasle batzuekaz hartu-emonetan jarraitzen dabe, ekonomialari izateko prestakuntzea emoteaz gan, eredu izan dirala dino: Maitasunez eta mirespenez gogoratzen ditut, baina oso maitasun berezia deukotsat Victoria Ateca zanari. Ekonomialari, irakasle eta persona bikain horrek orain hile gitxi itxi gintuan. Zorionekoa naz Zientzia eta Teknologia Fakultadean emon nituan urteakaitik, ezagutu nituan persona horreek maitasunez gogoratzen ditut eta, orain, nire sarearen parte dira gaineratu dau Ormazak. Nik ikasleak bultzatu nahi ditut irakasleen ezagutzez jantzi daitezan, gure esanetara egoten diralako ikasgelan bertan eta ikasgelatik kanpo eta hori ez da ohikoa. Ikaslearen esku dago horri ahalik eta probetxurik handiena ataratea, karrera sendo eta emonkorrak eregiteko esan dau Claverok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu