58. Jazzaldiak marka guztiak hausi ditu
2023-07-26 13:34 MusikeaAurton be, musikeaz, jai-giroz eta kulturaz bete da uria.
Persona asko batu dira kontzertu guztietara eta Donostiako Jazzaldiaren historian inoiz ez bezelako kopuruak izan dira, izan be, 191.000 lagunek bete ditue 5 egunetan, 16 agertokitan egindako 90 kontzertuak. Ordainpeko 21 kontzertuetatik 15etarako sarrerak agortu ziran.
Guztira, 18.882 sarrera saldu dira, munduko 40 herrialde askotatik erositakoak. Dobako kontzertuetan 172.000 persona batu dira. Nazinoarteko izarren, artista barrien, estilo ugari eta bertoko taldeen kontzertuak ikusteko aukerea egon da. Horrek guztiak, kalidade askoko emonaldiak izan dira, besteak beste, Julian Lage, Norah Jones, Joss Stone, Ben Harper eta Ezra Collective.
Garagarrilaren 24an eta 25ean euria egin arren, esparru guztiak bete ziran eta Jazzaldiak eskerrak emon nahi deutse bertan azaldu ziran persona guztiei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!