Bilbo antzerki eta arte eszenikoen agertoki bihurtuko da Aste Nagusian
2023-07-26 08:38 KultureaBilboko Udalak dobako programazio zabala, kalidadekoa eta umore handikoa eskainiko dau.
Abuztuaren 20tik 27ra, Gas Plazea eta Txikigunea, Doña Casilda parkeko Pergolan, Aste Nagusian uria bisitauko daben arte eszenikoen konpainien 23 ikuskizunen agertoki izango dira barriro (antzerkia, umorea, magia eta musikea). Horreetatik 5 Euskadikoak, 6 estadukoak dira eta 5 nazinoartekoak.
Kale antzerki zikloa Gas plazan eta Casilda Iturrizar parkeko Txikigunean egingo da abuztuaren 20tik 27ra bitartean.
Gas Plazara hurreratzen diranek saio bikotxa izango dabe egunero, 12:30ean eta 21:15ean, hurranez hurran, azken domekan izan ezik, egun horretan goizeko ikuskizuna baino ez baita egingo. Bestalde, Casilda Iturrizar Parkeko (Txikigunea) Pergolako eszenatokian ikuskizun bat egingo da egunero, 19:30ean eta umeei zuzenduta egongo da.
Kontuak kontu, programazinoa abuztuaren 20an, domekan, hasiko da gune bietan. Gas Plazeak 12:30ean edegiko dau kale-antzerkiaren zikloa, Bambolea taldearen Zirkandreak zirku ikuskizunagaz. Zirku produkzino horretan Euskadiko eta Madrilgo emakumeek baino ez dabe parte hartzen eta eszenaratzeari eta emakumeen okupazinoari eta ikusgaitasunari balioa emotea dau helburu.
Euskal ordezkaritzea dauen kale antzerkiaren eskaintzeak hurrengo egunean jarraituko dau, Gas Plazan, Max sarien XXVI. edizinorako izentautako Zirkozaurreren Kobre3 antzezlanagaz (21:15ean). Hiru artistak hainbat malabar eta akrobazia teknika buztartuko ditue, ikusleei, gaurkoa eta hain ezezaguna dan metalaren mundua hurreratzeko. Eta domekan, abuztuaren 27an, 12:30ean, Trapu Zaharra taldeak emongo deutso amaierea zikloari XIII. Leioako Umore Azokan Euskadiko ikuskizunik onena izentautako Dale Ramón lanagaz.
Txikigunea (Doña Casilda parkean) be euskal obra eta konpainien topagune izango da: abuztuarenk 25ean, Zirika Zirkus taldearen Aurkitu gabeko altxorra lanak bardintasunaren eta aniztasunaren balioak helarazo deutsee etxeko txikienenei eta hurrengo egunean, Eleder Magoak, familiak harrituko ditu bere Sator kontuetan magia ikuskizunari esker.
Kanpotik helduko jakuzan proposamenak
Kale antzerkiaren nazinoarteko lehen ikuskizuna abuztuare 21ean helduko Bilbora Circo Pitanga konpainiaren eskutik: Suitzako taldeak Cuerdas nunciales lana aurkeztuko dau 19:30ean Txikigunean. Aireko hegaldi biziak eta lurreko oreka arriskutsuak dituan keinu-ikuskizuna da. Obra hori bera Gas Plazan be ikusi ahal izango da, baina hurrengo egunean 21:15ean.
Suitzako E1NZ taldeak geldialdia egingo dau Bilboko Aste Nagusian bere Le Bistró clown lanagaz. Lehenengo antzezkizuna abuztuaren 22an izangoda Casilda Iturrizar parkeko Pergolan eta bigarrena Gas plazan, hurrengo egunean 21:15ean.
Eguaztenean, abuztuaren 23an, Afrikako kontinentetik Afuma helduko da Bilbora, Échasseurs du togo ikuskizunagaz, ikusleei zangoen milaka urteko tradizinoak jantza garaikideagaz buztartuta erakusteko. Konpainiak saio bi eskainiko ditu: lehenengoaa Gas plazan (12:30ean) eta bigarrena Txikigunean (19:30ean).
Sur Mesure konpainiaren zirkua eta zuzeneko musikea abuztuaren 25ean helduko dira Gas plazara (12:30ean) eta abuztuaren 24an Txikigunera (19:30ean), hurranez hurran. Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, Etiopiako Kine Circus konpainiak Greed lanagaz zarratuko dau nazinoarteko antzerki zikloa Gas Plazan (12:30ean eta 21:15ean), energiaz, akrobaziaz, fantasiaz, jantzaz eta bizitasunez betetako ikuskizuna.
Estaduko Mayalde konpainia etorriko da Gas Plazara, hilaren 20an, domekan, 21:15ean, Encá Mayalde ikuskizunagaz. Proposamen originala da eta bertan ez da musikea faltako, Gaztela-Leongo talde horren ezaugarri nagusia joandako abestiak hurreratzeko gaitasuna baita nagusi.
Aste Nagusian uriburua bisitauko dauen beste konpainietako bat Mallorcako D´Estro izango da, POI lana aurkezteko. Hainbat sari jaso dituan lanak, besteak beste, 2023ko Kaleko ikuskizun onenaren FETEN saria, zirkuko artea eta ziba joko ezaguna buztartzen ditu. Ikuskizuna Txikigunean izango da hilaren 20an eta hurrengo egunean Gas plazan (12:30ean).
Kataluniako lurretatik Ramiro Vergaz, Collectiu TQM eta Plying Pikmis konpainiak helduko dira Bilbora, Whitte Bothon, Volov eta Endangered lanakaz, hurranez hurran. Ikuskizunak Gas Plazan egingo dira. Lehenengoa martitzeneko 12:30ean izango da, bigarrena egueneko 21:15ean eta hirugarrena eta azkena barikuko 21:15ean.
Azken buruan, David Cebrian artista andaluziarrak WC lana antzeztuko dau hilaren 24an Gas plazan (12:30ean) eta domekan, hilaren 27an, Txikigunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!