Iosune de Goñi Garcia, literatura sorkuntza egonaldi bikotxaren irabazlea
2023-07-26 08:06 KultureaIdazlea, argazkilaria eta itzultzailea da, baita feministea eta kapazitismoaren kontrako aktibistea be.
Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean alkarlanean hasi ziran, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharbarrituan bere idazketa lanean ibilteko aukerea eskainiz. Aurten, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.
Aurtengo egonaldirako hautatua izan dan Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da, baita feministea eta kapazitismoaren kontrako aktibistea be. Filosofiako Gradua amaitu ondoren, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa egin eban. Hilda Doolittle idazleari buruzko tesia egiten hasi bazan be, osasun arrazoiakaitik itxi behar izan eban. 2021ean Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi eban Gorputz baten aztarnak elurretan poema bildumeagaz. Iruñeko Udalaren Egile Barrientzako Literatur Lehiaketan be lehen saria irabazi eban Itzalak uraren azpian lanari esker. Egun itzultzaile danil lanean.
Iosune de Goñi Garcia Hendaiako Nekatoenea etxean egongo da 2023ko urriaren 9tik zemendiaren 2ra eta Pasaiako Hugoenean zemendiaren 7tik 30era. Egonaldi bien denporan, topaketak abe izango dira, Iosuneren lana deskubriduteko aukerea eskaintzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!