Umeak eta nerabeak Yayoi Kusamaren kalabaza ospetsuak landatzeko animau ditue

Bizkaie! 2023-07-24 10:45   Kulturea

Haziak garagarrilean eta abuztuan emongo deutsee astelehenetik barikura.



Uda honetan, Guggenheim Bilbao Museoak opari ezin bereziagoa eskainiko deutse bisitaririk gazteenei: Yayoi Kusama artisteak bere artelanetan iradokitzen dituan kalabazen antzekoak etxean landatu ahal izateko haziak.

Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketearen harian atondutako ekimen horren asmoa artista bereziaren espiritu garaikidea etxeko gazteenei hurreratzea da. Kusama lorez inguratuta hazi zan, bizitza organikoagaz hartu-emon estua, eta harentzat kalabazak zorionaren sinbolo dira, natureak eragiten deutson lilurearenak, baita bere arimarenak be. Horrexegaitik, personak jagon behar diran modu berean jagon behar dira hareek be.

Haziak garagarrilean eta abuztuan emogo jakez parte-hartzaileei astelehenetik barikura, danetara dagozan 10.000 kalabaza-haziak agortu arte. Txorta bakotxa landatzeko jarraibideakaz dator eta bertatik ataratako landareari esker, Hong Kongeko M+ Museoak Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan eta Iberdrolaren babesari esker atondutako erakusketara egindako bisitearen oroigarri bat izango dabe familiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu