Pentsamenduaren eta kulturearen nazinoarteko ekitaldiaren esperientzia helarazotea da asmoa
2023-07-24 07:59 Kulturea72-22 Iruñeko Topaketen memoria literarioaren helburua.
Nazinoarteko ehun intelektual eta artista baino gehiagok parte hartu eben topaketetako kronikak batzen dituan argitalpena aurkeztu dau Esnaola kontseilariak.
27 egileren 39 kronikak eta irudi sorta batek osotzen dabe Iruñeko Topaketen Memoria Literarioa, Nafarroako Museoan aurkeztu dana. Nafarroako Gobernuak argitaratutako liburuak hamahiru egunez Iruñea pentsamenduaren, kulturearen eta artearen nazinoarteko erreferente bihurtu eban ekitaldian konpartidutako esperientziak eta gogoetak transmitiduten ditu.
Liburura Rodrigo Pérez ‘Txisti’ erretratugilearen 54 erretratu batu ditue.
Nafarroako Gobernua arduratu da obra honen edizino eta banaketaz eta tiradea, barriz, 900 liburukoa da, 400 gaztelaniaz, 300 euskeraz eta 200 inglesesez. Liburua 20 euroan dago salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!