Getxora heldu da Puru Transgascogne 6.50 Mini Klaseko estropadea
2023-07-21 10:06 KultureaKirol Poruan hainbat ekitaldi izango dira.
Getxon datorren astelehenean eta martitzenean (garagarrilak 24 eta 25) izango dira Puru Transgascogneko 72 ontzi, hau da, Frantziako Port Bourgenay herria eta Getxo lotzen dituan 6.50 Mini Klaseko estropada ozeanikoan, udalerriko Kirol Portuko Itsas Hubean egindako prentsaurrekoan aditzera emon dabenez.
Helmugea Frantziako portuan dauen bigarren eta erabagiko dauen etapearen urtekerea hilaren 28an izango da, goizeko 11:00etan.
Ontziak garagarrilaren 22an, zapatuan, abiatuko dira Frantziatik eta Getxora helduko dira astelehen arratsalde iluntzean. Ordutik eta Port Bourgenayra itzuli arte, Kirol Portuan dobako jarduerak egongo dira edozeinentzat. Jarduera horreek ekitaldirako karpan egingo dira, pantalanetik eta portuko ostalaritza-establezimenduetatik hur dagoan aisia-gunean.
Jardueren programeari jagokenez, garagarrilaren 25ean, 11:00etan, ontziak bisitau ahal izango dira eta egun berean, 12:00etatik aurrera, kirol-portuaren eta Ereagaren inguruko guneen garbiketa sinbolikoa egingo da, Sea Cleaners irabazi-asmorik bako erakunde frantziarrak atonduta.
Horrezaz gan, garagarrilaren 26an, 18:00etatik aurrera, lehen etapako sariak emon eta herriko taldeek kontzertua eskainiko dabe.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!