Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak botako dau teilea itsasora

Bizkaie! 2023-07-21 09:17   Kulturea

Garagarrilak 22, Madalen Eguna.

Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkatea. | Ikusi handiago | Argazki originala



Aurten, garagarrilaren 22an, Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak itsasora botako dauen teilea herri-lanen udal zerbitzuak, Hilario Aurtenetxe Mentxaka Bermeoko liburutegiko erretirautako langileagaz lankidetzan, okasinorako sortutako teilea izango da.

Kontuak kontu, 1641an Henao abadeak jaia deskribidu eta lehen aldiz azaldu eban urtero, Madalena egunean, Bermeoko agintariak eta herritarrak Izaroko eleizara joaten zirala Bermeoko jurisdikzinoa adierazotera.

1754ko udal-ordenantzen arabera, Bermeoko agintariek urtero San Juanera eta Izarora joan behar eben mugarriak egiaztatzen udaletxeko idazkariaren aurrean lekubi  horreek Bermeokoak zirala adierazoteko.

Kontuak kontu, urtero Bermeoko alkateak teilea botaten dau Izaro parean, ontzia geldi dagoala eta islearen jaubetasuna adierazoteko, teila bat botaten dau uretara esanez: Honaino heltzen dira herriko itoginak. Txistulariek orduan Madalenaren eresia joten dabe. Erritual honen barruan batel batek islaraino joan eta gorengo tontorrean bandera bat jarten dau. 1978rarte Espainiako banderea zan baina azken bi urteotan ikurrinea jarri dabe.

Handik Elantxobeko porturaino segiduten dabe. Hemen herriko alkateak Bermeokoari agintari makila entregetan deutso eta plazara igoerea hasten da, gazteek aurreskua eginez eta geroago igonez. Plazan, eleiza ondoan, ohorezko aurresku bat egiten dabe jantzan eta agintarien segizinoa San Nikolasen eleizara joaten da bisitea egiteko. 

Ganerakoan, eraso sexistak eta herri-garbiketea dira gobernu-taldearen kezka nagusienetakoak eta aurten, Bermeoko Udalak, gai horreek azpimarratu nahi izan ditu. Madalenatan, 20:00etatik gauerdira, gune more bat egongo da portu zaharrean. Bertan informazinoa, aholkularitzea eta eraso sexistarik balego, laguntzea eskainiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu