Azkuna Zentroan Elena Aitzkoaren 'Horizonte nuca' eskulturea dago ikusgai

Bizkaie! 2023-07-20 10:40   Kulturea

Horizonte Nuca Josu Bilbao artisteagaz alkarlanean egindako eskulturea da.



Eskultura honek bat egiten dau eskultoreak Zentroaren Atrioan erakutsitako beste hiru piezakaz Ciénaga Estrellada, Arrebol eta Luz Cauce).

Laugarren pieza honek bat egiten dau eskultoreak Zentroaren Atrioan erakutsitako beste hiru piezakaz.

Ur Aitzak proiektura sei eskultura batu ditu artisteak eta sortzen joango dira, beti ahots eta poesialan bati lotuta. Lehen etapa honetan, Elena Aitzkoagaz batera,proiektua ulertzen, bultzatzen eta hari eusten lagunduko daben hainbat konplize egongo dira: mobimendu danak lagunduak dira beti, sinergia mobimentuaren gorputzaren zati bat danabarmendu dau sortzaileak.

Elea Aitzkoa, Apodaka 1984

Eskulturan, marrazketan, poesian eta performancean eta filmak egiten ditu. Haren sorkuntza-lanak ekosistema heterogeneo bat dira eta ingurune gitxi-asko hurreko elementu fisikoak eta emozionalak eta bizi-esperientziak ditue oinarrian. Fokua eta sormen-energia materiaren konfigurazino poetikoan jarten dau eta edertasunean, izakien arteko lotura-elementu lez hartuta. Azken proiektuen artean, ondokoak nabarmentzen dira: Zarza Corazón (2019), Valladolideko Museo Patio Herreriano; Paraíso Terrenal (2019) poemen eta txistuen biniloa; Nuestro amor nació en la Edad Media (2018) filma, eta Headscarfs close to the Ground performanceen zikloa, OsloPilot-en esparruan egina (2016). Maila kolektiboan eta performancearen esparruan, nazinoartean erakutsi ditu lanak, Ingalaterra, Italia, Japonia, Txina, AEBak, Portugal, Norvegia eta Suedian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu