Getxon izango da DalecandELA Fest II

Bizkaie! 2023-07-19 11:05   Kulturea

Irailaren 8, 9 eta 10ean, Getxoko Portu Zaharrean izango dira hitzordu solidarioak.

Publiko guztientzako ekitaldian, doban, musikaz gan, jarduera artistikoak eta kirol jarduerak buztartuko ditue, besteak beste, Getxoko Zeharkaldia ELAren aldeko ugerketa solidarioko erronkea, umeentzako eta sensibilizazino jarduerak eta gastronomia onena, ELA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ikusarazoteko eta gaixoentzako ikerketarako eta laguntzarako dirua batzeko asmoz.

Igazko irailean izandako lehen edizinoaren erantzun bikainaren ostean, irabazi-asmorik bako DalecandELA alkarteak bigarrena iragarri dau.

Irailaren 8, 9 eta 10ean nazinoko eta eskualdeko 21 musika talderen kontzertuak izango dira baina musikaz harago doan jaialdia izango da eta, holan, hainbat jarduera artistiko eta kirol-jarduera izango dira, besteak beste, Travesía Occident, ugerketa erronka solidarioa.

2019an jaio zanetik, DalecandELA alkarteak gizartearen, gobernuen eta erakundeen aurrean gaixotasun honi ikusgarritasuna emoteko helburuakaz lan egin dau, ikerketarako dirua batzeko eta ELAk eragindakoen bizi-kalidadea hobetzen laguntzeko, bizitzan inportantea bidaia dala, alaitasunez, baikortasunez eta hobetzeko gogoz gozetan jakitea.

Sorreratik alkarte honi lotuta egon dan arteak leku garrantzitsua izango dau jaialdian: Irisbondek The Last Writing Battle eskainiko dau, parte-hartzaileek esaldi bat begiakaz idazteko gonbita egingo jake, ELAko gaixoek komuniketako erabilten daben teknologia erabiliz. ELAk jotako personen errealidadea ulertzeko olgetea da.

DalecandELA Fest II Jaialdfiak Erronka Garbia zigilua jaso dau ekitaldia ingurumenaren aurrean jasangarria dala autortzeko. Programa hau, alkarregaz jorratutakoa da Eusko Jaurlaritzeak (Ihoberen bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta helburua da jazoereak ingurumenean eragindako kalteak murriztea.

Horretarako, DalectandELAk arte erakusketak, kirol erronkak, bidaiak, motibazinoa suspertzeko hitzaldiak, baita Getxoko musika taldeek alkartasun helburuakaz grabautako bilduma-disko bat be, izan be, Getxoko talde horreetako batzuk izango dira oholtzan kanpoko talde handiakaz batera:

Ariel Rot izango da kartelburua baina Getxoko talde eta artistarik enblematikoenak be ez doguz ahaztuko: Ricardo Lezón (McEnroe taldeko abeslaria), Swingtronics, Afrika Bibang, Mabu, Omago eta Laguna Goons; edozelan be, laster jakinarazoko ditue beste talde batzuk, Jaime Lafita lagun eta sortzailearen DalecandELA alkarteagaz alkarlanean ibilteko proiektu solidarioagaz bat egiteko dudarik izan ez daben taldeak.

Jaialdi honek, besteak beste, BBK, Getxoko Udala, 18/70 garagardaoa lako babesleen laguntzea dau eta ekarpena egiteko prest dagozan erakunde ugari, beteak beste, Adela EH, Dar Dar, Sacalengua alkartea ELA, ConELA eta Fundación Luzón.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu