Elhuyarrek testua ahots bihurtzeko aukerea sortu dau
2023-07-19 10:36 Pil-pilean6 hizkuntzatako ahots automatikoak erabilteko aukerea emoten dau
Elhuyarrek sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoak sortu eta sei hilabetetara, berrikuntza bi aurkeztu ditu. Lehenengoa, testua ahots bihurtzeko aukerea 6 hizkuntzatan; bigarrena, testu-kutxa enpleauta edozein eduki entzun ahal izatea.
Aurrerantzean, beraz, Elhuyarren sistemea 6 hizkuntzatan erabili ahal izango da: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horrela, erabiltzaileek dokumentuak zein testu solteak ahots bihurtzeko aukera zabalagoa izango dabe.
Testua entzuteko aukerea eskaintzen dauen kutxa da beste funzionalidade barria, edozein eduki nahi dan ahotsakaz entzun ahal da.
Elhuyaren webgunean sartuz gero, TTSa probau botoia sakatu eta kutxa agertuko da. Oso erraza da erabiltea: testua idatzi, hizkuntzea eta ahotsea aukeratu, eta berehala jasoko da testuaren audioa.
Testutik ahotserako bihurketa egiteko teknologia Orai adimen artifizialeko zentroan sortu dira. Ahotsaren sintesiaren ikerketa lanen aurrerapenaren erakusgarri da zerbitzu hau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!