Kirmen Uribe idazleak curriculum onenaren saria jasoko dau

Bizkaie! 2023-07-19 07:45   Kulturea

Eusko Ikaskunza-Laboral Kutxa 2023 sariak jasoko ditue gaur, garagarrilak 20.

Bilboko Euskalduna Jauregian emongo ditue aurtengo Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariak, garagarrilaren 20an, arratsaldeko 17:00etan.

Kirmen Uribe idazleak curriculum onenaren saria jasoko dau, bere ibilbide literario bikaina saritzeko. Gaur egungo euskal literaturan barritzaile nagusietako bat da eta bere lan zabal eta askotarikoa hogei bat hizkuntzatara itzuli da. Horrek euskerearen internazionalizatzaile nabarmena bihurtzen dau.

Beste alde batetik, 35 urtetik beherako ikertzaile eta sortzaileei zuzendutako Gazte Saria Beñat Garaio Mendizabal gasteiztarrari emongo jako, euskerea bizibarritzeko prozesuen eta Zeelanda Barriko hizkuntza indigenaren arteko azterketa konparatiboagaitik.

Ekitaldiak ordezkaritza instituzionala izango dau: Eusko Ikaskuntzako burua eta Laboral Kutxako buruak parte hartzeaz gan, paimahai ebaluatzaile bietako bozeroaileak be izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu