'Multiverso', bideo-artea eta arte digitala sortzeko eta zabaltzeko
2023-07-18 12:39 Kulturea2023ko garagarrilaren 18tik irailaren 17ra.
BBVA Fundazinoak eta Arte Ederren Museoak, Multiverso programearen bidez, bideo-artea eta arte digitala sortzeko eta zabaltzeko jarrereari ekin deutse, hau da, abiaburu lez mobimentuan dagoan irudia erabilten daben praktika artistikoak.
Lankidetza horrek jarduera arlo bi ditu: alde batetik, 2017tik, Bideo-arte eta Sorkuntza Digitaleko Programeari esker, produkzino garrantzitsuak izan dira erakusgai, besteak beste, Beatriz Caravaggioren Different Trains, 2017an; Álvaro Perdices eta Andrés Sanzen Lorategi amaigabea. Bosch dala-eta, 2018an; Víctor Ericeren Harria eta zerua, 2019an; eta Antoni Muntadasen Muntadas. Hiri hutsa, 2021ean. Bestetik, 2018tik, Bideo-artean Sortzeko Multiverso Beken deialdiak proiektu barrien produkzinoa eta zabalkunde publikoa bultzatzen dau, sorkuntza-diziplina horreetan. Holan, museoan ikusgai izan dira Josu Rekalderen Esther Ferrer: denbora-hariak dokumentala 2020an; eta Ana Laura Aláezen Queer eramaileak: doblea eta errepikapena 2021ean; biak 2018ko bekei esker eginak.
Martian, museoak barriro ekin eutson ohiko aurkezpenak egiteari, 2018an emondako beken ondorio diran hainbat produkzinogaz, hain zuzen be, Antoni Abaden Belarri gorrak (2019) bideo-instalazinoagaz eta Toni Serraren hil osteko lanagaz, Asemanastán. Zeruetako lurra (2020) (Abu Ali). Orain, programeak aurrera egingo dau Mabel Palacínen bideo bigaz: Ibilbidea eta The Track. Mabel Palacínek eztanda teknologikoak gure bizimoduan eragiten dituan eraldaketak dakarz, kasu honetan gidaririk bako ibilgailuaren prototipo erreal batean erabilitako ikus-entzunezko teknologia konplexuak kontakizun filmikoak sortzeko eskainitako aukerak. Orain arte, narrazinoa izan da giza begiradearen ezaugarria, baina, oraingoan, artisteak gogoeta egiten dau irudi automatizatuen etenbako sorkuntzeak gure eguneroko ingurune bisualaren eta irudimenaren konfigurazinoan beteten dauen zereginaz.
Kontuak kontu, Multiverso: Mabel Palacínegaz topaketea El trayecto eta The Track bideoproiekzinoei buruz. Mabel Palacín (Bartzelona, 1965) artisteak aurkeztuko ditu bere bideo-instalazinoak. Garagarrilaren 18an, 19:30ean izango da, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!