'Euskera ikerketa aldizkaria'-k webgune propioa dakar
2023-07-18 08:36 Kulturea2023tik aurrera, argitalpen 2 egongo dira, Euskera ikerketa aldizkaria eta Euskaltzaindiaren buletina.
Euskera ikerketa aldizkaria-k webgune propioa sortu dau, Oper Journal System egituran txertatua. Bertan, aldizkariari buruzko informazinoa konsultau ahal izango da, helburuak, politika editoriala, idazketa arauak, talde editoriala, argitaratu diran eduki guztiak, besteak beste. Ikerketa artikuluak argitaratzeko, Idazketa batzordeak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen eretxia jasoko dau Peer Review sistema erabiliz.
OJS sistemeari esker, datu-base eta bilaketa-motor ezbardinetan atontzea, areagotu egingo dau aldizkariaren irisgarritasuna. Horrezaz gan, artikuluei esleitutako metadatuei esker, edukiak errazago topau eta berreskuratu ahalko dira.
Euskera ikerketa aldizkariak zenbaki bi argitaratuko ditu urtero. Lehena, urtarrila eta bagila aldiari jagokena, eta bigarrena, garagarril eta abendu aldikoa. Ikerketa alorreko eukiak ohiko bizitza akademiko arloetatik bereizteko helburagaz sortu da aldizkaria.
2023. urteko lehen zenbaki horretan, euskal hizkuntzearen ikasketetan ondoko ikerlari esanguratsu honeek argitaratuko ditue; Andres Iñigo (euskaltzain emeritua), Jabier Kaltzakorta (Deusto Unibersidadeko irakasle eta ikerlaria), Joseba Lakarra (EHUko katedraduna), Ekaitz Santazilia (Nafarroako Unibersidade Publikoko ikerlaria) eta Luis Mari Zaldua (ikerlaria).
Euskera aldizkaria
Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. Aldizkari horrek, 100 urte baino gehiagoko bizitza du. Garai historikoetan argitaraturiko edukiak konsultagai izango dira webguneko hemeroteka atalean.
2023tik aurrera, argitalpen 2 egongo dira, Euskera ikerketa aldizkaria eta Euskaltzaindiaren buletina. Ikerketa aldizkariak, Akademiaren ikerketako artikulu originalak, liburu aitamenak eta antzekoak jasoko ditu, papelean eta euskarri digitalean. Buletinak, ostera, Euskaltzaindiaren jarduna eta bizitza akademikoa batuko ditu modu digitalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!