1.030 ikaslek gainditu dabe USEko ezohiko deialdia

Bizkaie! 2023-07-14 11:05   Pil-pilean

Garagarrilaren 5etik 7ra izan zan, Euskal Herriko Unibersidadean.

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean garagarrilaren 5etik 7ra Unibersidadera Sartzeko Ebaluazioko (USE) ezohiko deialdiko sarbide fasera matrikulautako 1.216 ikasletatik 1.030 gainditu dau, hau da, %84,7ak.

Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua ondokoa dau: ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak neurtzea. Onarpen fasea borondatezkoa da, ikasleak edozein irakasgai aukeratu leike Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau.

Ohiko deialdian, bagilaren 7tik 9ra, sarbide fasean 12.049 ikasle aurkeztu ziran eta %98,07k aprobau eban. 

Barrikusketea eskatzeko epea zabalik dago garagarrilaren 13tik 17ra arte, eta behin betiko emoitzak 21ean argitaratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu