Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek añorgARTEA espazioa inaugurau dabe

Bizkaie! 2023-07-14 08:36   Kulturea

Shanti Pagolaren erakusketea irailaren 29ra arte bisitau daiteke.

Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek añorgARTEA gunea inaugurau dabe gaur, irailaren 29ra arte bisitau daitekeen “Shanti Pagola. Marketeriaren mugan” erakusketearen barri emonaz.

Añorgako auzora zabaltzen dan gunea sorkuntza artistikoaren hainbat diziplina lantzen dituan Añorgako bizilagunen proposamen eta lan artistikoak ikusarazoteko sortu da, pintura, eskultura, marrazketa, argazkia eta bestelakoak jorratzeko.

“Shanti Pagola. Marketeriaren mugan” erakusketea, añorgARTEAn bisitau daitekeen lehenengoa da eta bertan, 1939an Añorgan jaio eta 1975etik egurra lantzen dauen artisteak marketerian egindako lanen aukeraketa bat jasoten da. Bisitariek finezia eta zehaztasun handiko teknika horren bidez irudikatutako Añorgako eta Donostiako paisajeen koadroak eta Añorga auzoko personaia karismatikoen karikaturak ikusi ahal izango ditue.

Amaran bizi dan Shanti Pagola añorgatarrak, Añorga auzoaren eta Donostia uriaren bilakaerea ikusteko denporea izan dau eta hori guztia bere koadroetan erakutsi dau. Erakusketeak, hogeiko hamarkadako Añorga eta joan dan mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako eta egungo uriaren irudiak ikusteko eta gogoratzeko aukerea emoten deusku, egurrez zizelkatutako panoramikak eta bestelakoak. Paisajeakaz batera, erakusketeak teknika horregaz egindako auzoko hirurogeita hamar bizilagunen karikaturen aukeraketea jasoten dau.

AñorgARTEA

Museum Cemento Rezolak, kide dan tokiko komunidadeko eragile aktibo dan aldetik, besteak beste, bizikidetzarako eta hurrekotasunerako gune izatea helburu daben programetan egiten dau lan. Museoari eta bere inguruari jagokonez, tokiko ondarea, memoria kolektiboa eta nortasuna aitatu behar dira nahitaez. Testuinguru horretan sortu zan añorgARTEA, ondarearen, kulturearen eta tokiko ingurunearen arteko bitartekaritza-gune legez.

Aldi baterako dobako hiru erakusketa

Shanti Pagola. Marketeriaren mugan erakusketaz gan, Museum Cemento Rezolak doban bisitau daitekezan hiru erakusketa ditu: Añorga Escolar. Auzoko aldizkaria, Hariak Sortzen Amassorain Ikastola Añorgatarrak elkarrizketatzen eta Biodibertsitatea harrobietan. Quarry Life Saria Añorga Escolar aldizkaria 1946. urtetik Añorgako historiaren bozeroaile dan abentura sortzaile parebako horretan barrena egindako ibilbidea da. Añorgako bizilagunek kontautako, marraztutako eta argazkiz hornidutako historia da. Bere testu dibertigarri eta burutsuek, ezelako auzokidek iges egiten ez daben kronikek, zuri-baltzeko karikaturek, kolore guztietako azalek eta Añorgagazko maitasuna agiri dira argitalpenean.

Museum Cemento Rezola

Museuma oso toki eta eraikin berezian dago, Cementos Rezolaren fabrikak 1948an langileen seme-alabentzat eraiki zuen eskola zaharrean. 1997an, eskola erabilerarik gabe geratu ondoren, fabrikak Peña Ganchegui estudioari agindu zion hura birmoldatzeko, museo gisa izango zuen funtzio berrira egokitzeko. Erabilera berria, baina helburu bera: inguruko jendearen artean ezagutza eta kultura zabaltzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu