'Bime Pro' nazinoarteko lehiaketea urrian
2023-07-14 08:25 MusikeaMusika industriaren lehiaketea Bilbon izango da.
Musika industriaren nazinoarteko topaketaren 11. edizinoa Bilbon egingo da urriaren 25etik 28ra. Jasangarritasuna eta Adimen Artifiziala izango dira Bime Pro jardunaldietan landuko diran gai nagusiak.
Bime, orain dala 10 urte sortu zan nazinoarteko musikea eta kulturea, oraina eta etorkizunaren alde lan egiteko espiritu eta helburuagaz. 10. urteurrena ospatu ondoren, nazinoarteko agenda kultural eta ekonomikoa bultzatzeko asmoz egiten dan topagune bihurtu da.
Aurtengo topaketearen programazinoa atal bitan dago atonduta: Bime pro, publiko porfesionalari zuzendutako kongresua, eguaztenetik barikura Euskalduna Jauregian egingo dana, networking, hitzaldi, masterclass eta tailerrez osotua eta Bime Live, uriko aire zabaleko areto eta agertokiak zuzeneko musikaz beteko dauen progrmazinoa, publiko orokorrari zuzendua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!