48. Nazinoarteko Folklore Jaialdia garagarrilaren 17tik 20ra egingo da

Bizkaie! 2023-07-13 13:50   Kulturea

Kolonbiako, Indonesiako, Mexikoko, Errumaniako eta Ugandako taldeak izango dira Portugaleten.





Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Elai Alai taldeak atondutako Folklore Jaialdiaren aurkezpenean izan da eta esan dauenez, kultureak bizikidetzeari ekarpen handia egiten deutso, kultureak munduan egoteko modu bat erakusten eta adierazoten dau eta uste dot kulturea pentsamenduak, sentimenduak eta beste persona batzuekaz hartu-emonak izateko dogun gaitasunaren adierazpen ona da.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Portugaleteko Udalak babesten dabe jaialdi hau, Portugaleteko Canilla pasealekuan egingo dan jaialdia, hortxe izango dira nazinoarteko taldeak jantzan, egunero, 21:30etik 23:00etara. Jantza saioez gan, kontzertu bi izango dira jaialdian parte hartzen daben alkarteetako musikariek hainbat doinu eta melodia tradizional joko baititue Puente Colgante Boutique Hoteleko terrazan, garagarrilaren 23an eta 24an.

Bestalde, hilaren 25ean, jaialdiaren oihartzunak entzungo ditugu beste egitasmo garrantzitsu baten harian, izan be, egun horretan egingo da Munduko Dantzak jardunaldia. Egun horretan bertan, goizean, ekitaldi hunkigarri bat atondu dabe: Munduko Sustraiak. Ekitaldi horretan, talde parte-hartzaileek euren herrialdeko lur apur bat ipiniko dabe Gernikako Arbolearen kimuetako baten oinetan.

Urtero legez, Nazioarteko Folklore Jaialdia Portugaletetik kanpora be joango da eta Euskadiko beste zenbait udalerritan be izango dira taldeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu