Metal eta pop-rock doinuek hartuko dabe Bilborock abuztuaren 19tik 26ra
2023-07-13 11:20 MusikeaEgunero kontzertu bi egongo dira, Bizkaiko taldeen eskutik.
Pop-rock musikearen alorra lantzen daben musikariei lekua egingo deutse Bilboko Udalak abuztuaren 19tik 26ra, Bilbao Metal Pop-Rock Erakustaldia-ren 36. edizinoan. Bilborock aretoan hamasei kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 19tik 26ra, egunero ikuskizun bi (20:00 eta 21:00). Aurtengo edizinoan, emakumeen presentzia da nagusi.
Egitarauko hamasei taldeak bizkaitarrak dira, bertoko taldeei bultzadea emotea be badalako Udalaren asmoa. Hauxe da egutegia:
- Abuztuaren 19an, Pablo Rios (20:00) eta M&A Swing Machine (21:00).
- Abuztuaren 20an, Laztana Laztana (20:00) eta Noa Cliff (21:00).
- Abuztuaren 21ean, Cartel Filarmónico eta Xatiro (21:00).
- Abuztuaren 22an, Gonzalo Portugal Band (20:00) eta Doubite (21:00).
- Abuztuaren 23an, Gildas (20:00) eta Los Retumbes (21:00).
- Abuztuaren 24an, Zelanda (20:00) eta Supercremalleras (21:00).
- Abuztuaren 25an, Calathea (20:00) eta Bullets of Misery (21:00).
- Abuztuaren 26an, Lazka (20:00) eta Elizabeltz (21:00).
Erakustaldiak izakera edegia eta eklektikoa izan dau beti, eta aurten ez da ezbardina izango, barriro be, genero musikal ugari izango dira, besteak beste, elektro pop, hip hop, rap, indie pop, punk eta metal. Aukeratutako talde eta artisten artean, emakumeek osotutako taldeak nabarmendu dira.
Euskereari jagokonez, 5 taldek letretan erabilten ditue. Jatorriari jagokonez, 5 talde Bilbokoak dira, ezkerraldekoak bi (Barakaldo), 4 eskuinaldekoak (Getxokoak 2, Gorlizeko eta Plentziako bana), Gernikako 2 eta Galdakao, Lemoa eta Bermeoko talde bana.
Kontzertu guztiak streaming bidez emongo dira erakustaldiaren Youtube kanalean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!